2012(e)ko uztailaren 22(a), igandea

Txoria Garestik aldendu zenekoa edo munduko aniztasunaren galera

Koldo Colomok idatzitako artikulua

Zer da hiztun komunitate batek galtzen duena hizkuntza galtzen duenean? Behin baino gehiagotan nire buruari galdera hau egin diot. Fenomeno hau XIX. mendearen bigarren erdialdean gurean gertatu bada ere, inork ez du aztertu euskararen galerak zer ondorio ekarri zituen. Ez da kontu erraza jazotako galeraren tamainaz jabetzea, ezta galerak ekarri zuen desoreka sozialaz, kulturalaz eta sikologikoaz ere. Urte askotan zehar Izarbeko herritarrok uste izan dugu hemen ez zela inoiz euskaraz egin, batzuek oraindik orain kolokan jartzen jarraitzen dute errealitate hori euskararen presentziari garrantzia kendu nahian. Zoritxarrez amnesia hau pentsamendu politiko baten ondorioz zabaldu zen, identitate bat ezabatu nahian.